Kontsumoari buruzko hitzaldia antolatu dute Amezketan

Ataria 2018ko urriaren 10a

Amezketako Udalak kontsumoari buruzko oinarrizko argibideak emateko hitzaldia antolatu du urriaren 17rako. 18:30ean izango da kultur etxean eta ordubete iraungo du.

Hitzaldian parte hartzeko aurrez izena eman behar da udalean bertan, 943 65 31 89 telefono zenbakira deituta edo udala@amezketa.eus helbidera idatziz. Hitzaldia eman ahal izateko gutxienez 12 pertsonek eman behar dute izena.

Hitzaldia Kontsumobide Euskal Institutuak emango du eta egungo kontsumo ohituren inguruan ariko dira. «Era berean, merkataritza harremanetan egoera berriak ematen dira eta egoera hauek kontsumitzaileei informazio gehiago eta prestakuntza handiagoa eskatzen dizkiete, norberak bere eskubideak ondo defendatu ditzan», esan du udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!