Urteroko zita ingurutxoan

Irati Saizar Artola 2018ko urriaren 7a

Amaitzear dira Ugarteko festak. Herri kirolak izan dituzte arratsaldean, eta ingurutxoa egin dute jarraian herritarrek. Sagardo dastaketa izango da egingo duten azken ekitaldia. 

Hutsik ez du egin aurten ere ingurutxoak. Horren aurretik, herri kirol saioa eskaini dute; batetik, Joseba Ostolaza harri-jasotzen, eta bestetik, Ugaitz Mugerza eta Jexux Mari Mujika aizkoran. Behin frontoia garbi-garbi eginda hankak dantzan jartzeko unea iritsi zaie. Herriko hamar bikotek egin dute dantza, gazte nahiz helduk. 

Jarraian, sagardo dastaketa izan dute eta Laja II eta Narbaizarekin emango diete festei amaiera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!