2018/09/26 08:30
60 urtetik gorako amezketarrentzat, baina autobusa betetzen ez bada, gainontzeko herritarrek ere joateko aukera izango dute.
Izena emateko egunak: irailak 19, 20 eta 21.
Txartelaren prezioa: 30 euro pertsonako.
Irteera goizeko 08:30ean plazan, gero Ergonen eta azkenik beherakoan Ugarten geratuko da autobusa.
Goizean Eltziego herria ezagutzeko aukera izango da eta hamaiketakoa ere bertan egingo dute. Gero Guardiara joango dira eta Hotel Marisan bazkalduko dute. Guardia ezagutzeko aukera izango da bazkaldu aurretik edo ondoren.
Arratsaldez, eta denbora ematen badu Gares herrian paseotxoa eman eta iluntzerako etxera itzulera.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?