Arabar Errioxara egunpasa, 60 urtetik gorako amezketarrentzat

Ataria 2018ko irailaren 17a

Argazkia: Araba Turismo

Eltziego eta Guardia bisitatzeko irteera antolatu du, Amezketako Udaleko Kultura eta Gizarte Zerbitzu Batzordeak, irailaren 26rako.

Aste honetan eman beharko da izena, asteazkenean, ostegunean edo ostiralean, eta pertsonako 30 euro ordaindu beharko dira. Lehentasuna 60 urtetik gorakoek izango badute ere, autobusa betetzen ez bada gainontzeko herritarrek ere joateko aukera izango dute.

Irailaren 26an, asteazkenean, 08:30ean irtengo dira plazatik, Ergonen eta Ugarten ere geratuko da autobusa. Goizean Eltziego bisitatuko dute, eta hamaiketakoa ere egingo dute. Gero Guardiara joango dira, eta Hotel Marisako jatetxean bazkalduko dute, 14:00ak aldera. Bazkal aurretik nahiz ostean, herria ezagutzeko aukera izango dute. Denboraz ondo ibiliz gero, Garesen geldialdia egingo dute, iluntzerako Amezketara itzuli aurretik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!