Baditu irabazleak Joxean Tolosa txapelketak

Irati Saizar Artola 2018ko irailaren 9a

Gaur arratsaldean jokatu dira Amezketako Larrunarri pilotalekuan Joxean Tolosa Txapelketako lau finalak. Tolosak, De la Fuentek, Apezetxeak eta Egigurenek jantzi dituzte txapelak. 

Hogeita hemeretzigarren txapelketak ere ez du hutsik egin. Aurten, berrikuntza gisa, emakumezkoek hartu dute parte eta arratsaldeko lehen partida egokitu zaie. 17:00etan hasita jokatu dituzte aurreikusitako lau finalak. Maite Tolosa eta Aisha Etxeberria izan dira jokatzen lehenak, amezketarrak biak. Tolosak irabazi du 18-5. Hurrengo partidua kadeteena izan da. Aingeru De la Fuentek mendean hartu du Josu Igoa aurkaria 18-6ko emaitzarekin. Jarraian, gazteen txanda izan da; Julen Alberdi zizurkildarra aritu da Antton Apezetxea goizuetarraren aurka, eta nafarrak 18-7 irabazi dio. Azken partida, nagusiek jokatu dute. Ioritz Egiguren tolosarrak 18-4ko markagailuarekin irabazi dio David Uriberi. 

Sari banaketan, bere izena daraman Joxean Tolosak berak jantzi dizkie lau pilotariei txapelak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!