Amezketako San Bartolome jaiak 2018

Kultura edo kirola, guztia da herrikoia

Ataria 2018ko abuztuaren 28a

Amezketako San Bartolome festak igandean amaitu ziren. Igandean bertan, arratsaldean, herriko haurren dantza eta musika saioak izan ziren. Ostiralean, berriz, bertso saioaz gozatu ahal izan zen Altuna anaiak frontoian.

Amezketarrek, igande gauean esan zieten agur aurtengo sanbartolomeei, euliaren hiletarekin batera. Orduan, datorren urteko festen atzera kontaketarekin hasi ziren, baina eguerdian nahiz arratsaldean, izan zen zer ikusi eta zertaz gozatu bertan. Eguerdian, herri kirol saioa izan zen. Iker Vicente eta Aitzol Mugertza aizkolariak eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV harri-jasotzailea aritu ziren erakustaldi aparta eskainiz. Ikusmira polita izan zen, nahiz eta gogor jotzen zuen eguzkitik at, itzalpean soilik egon jendea. Aizkolariek izan zuten lehia estuaren ondoren, azkenean Mugertza izan zen nagusi.

Arratsaldean, berriz, herriko haur eta gazteen musika eta dantza emanaldia ikusteko aukera izan zen. Ekitaldi horiez gain, ostiral gauean, bertso saio bikainaz gozatu ahal izan zen Altuna anaiak frontoian. Bertan, kantuan aritu ziren, Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Bixente Gorostidi, Anjel Mari Peñagarikano, Aimar Karrika eta Unai Agirre.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!