Azken egunari hasiera herri kirolekin eman diote. Plazan airtu dira eguzkia lagun zutela aizkolari eta harri jasotze erakustaldia egiten. Ugaitz Mugertza eta Iker Vicente aritu dira nor baino nor aizkoran, eta Jokin Eizmendi izan da harri-jasotze lanak egin dituena. Horren ondoren, patata tortilla lehiaketa egin dute Larrunarri pilotalekuan. Guztira sei tortilla aurkeztu dituzte, eta bi epaimahaikidek aukeratu dute hoberena. Lehenengo saria Oneka Zubeldiak eskuratu du; bigarrena, Arantxa Karrerak, eta podiumean sartzea lortu du Joxe Mari Amundarainek. Behin sariak banatuta, frontoian bertan bazkaldu dute guztiek lagun giroan.
Arratsaldean, herriko gaztetxoen musika eta dantza emanaldiak izango dira ikusgai, eta iluntzean sagardo dastaketa egingo dute. Bestak amaitzeko, Fan&Go erromeria taldearekin dantzaldia izango dute eta tartean, euliaren hileta egingo dute datorren urtera arte festak agurtzeko.