300 pertsona inguru elkartu dira bazkaltzeko, kuadrilla gehienak bakoitza bere kamisetarekin. Ondoren, Berastegiko Batukada Taldekoek girotuta, joko poteoan hasi dira. Herriko tabernetara joan dira, eta bakoitzaren inguruan jokoak egin dituzte. Aitzakia ederra lagunartean ondo pasatzeko.
