Amezketako San Bartolome jaiak 2018

Pilotaren herria

Imanol Garcia Landa 2018ko abu. 25a, 14:02

Amezketako kirol maitatuena pilota dela esan daiteke, eta gaur goizean jokatu dira bertan Pilota Txapelketa Herrikoiaren finalak.

Txikietan Xabat Estevez eta Oihan Gorostidik 16-8 irabazi diote Auritz Saralegi eta Igor Goñiri. Hurrengo mailan Ander Ruiz eta Oihan Fresnerak 16-6 irabazi diote Janitz Irastortza eta Aitor Karrerari. Gaztetxoen mailan Janitz Fernandez eta Saioa Sarasolak 16-13 irabazi diote Ander Balerdi eta Oihane Sarasolari. Azkenik, helduen mailan, Aritz Artola eta Axi Bernarasek 22-20 irabazi diote Egoitz Gorostidi eta Julen Goñiri.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!