Amezketako San Bartolome jaiak 2018

Haurrak herri kiroletan, helduak txakolina dastatzen

Imanol Garcia Landa 2018ko abuztuaren 24a

San Bartolome Egunean, frontoian elkartu dira amezketarrak. Batetik, haurrek herri kiroletan eman duten erakustaldia ikusteko. Bestetik, txakolina dastatuz, bazkaltzeko.

Oso serio hartu dute herriko gaztetxoenek herri kiroletako saioa. Lau taldetan banatu dira eta hainbat herri kiroletan arituz, zirkuitu bat egin behar izan du talde bakoitzak. Esfortzu handia egin dute eta jendearen txaloak jaso dituzte.

Herri kiroletako saioa bukatu eta gero, txakolin dastaketa iritsi da. Hainbat talde elkartu dira, bere bazkaria eraman dutenak frontoira, eta aukeran zeuden txakolinak dastatu dituzte. Udalak kanpoaldean parrilak jarri ditu, nahi zuenak bertan jakiak prestatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!