Haur eta gaztetxoek eskolako eremuan hainbat jolas izan dituzte arratsaldean, eta indarrak hartzeko merienda izan dute gainera. Horrez gain, txistulariek girotuta, buruhandiek ederki astindu dituzte erratzak herrian zehar.
Ondoren, Eulia udaletxetik jaisteko ordua iritsi da, eta aurten musika eskolakoen ardura izan da, Iban Gurrutxagak gidatuta, agurrari musika jartzea. Gainera, emanalditxoa ere eskaini dute ondoren. Egunari segida emateko arrakasta izugarria duen zahagi ardoa jarri da abian. Euria egiteko arriskua zegoenez, frontoi barruan egitea erabaki dute, eta espero bezala, bete egin da. Herrian zein kanpoan bizi diren amezketarrek parte hartzen dute, festa giro aparta sortuz.