Amezketako San Bartolome jaiak 2018

Amezketako San Bartolome festak 2018: egitaraua

Ataria 2018ko abu. 18a, 19:55

Iazko Amezketako kuadrillen eguneko irudi bat. JOSU ARTUTXA

Nahiz eta eskualdeko gazte gehienek Ibarrara joateko ohitura duten, Amezketan ere ederki ospatzen dituzte San Bartolome festak. Aurten, abuztuaren 23tik 26ra bitarte elkartuko dira euliak, azken urteetako egitarau ia berarekin datozen jaiez gozatzeko.

Abuztuak 23, osteguna:

Haurren eguna

11:00-13:00. Puzgarriak eta jolasak eskoletan.

Ondoren. Haurren bazkaria Zazpi-Iturri elkartean.

15:00-18:00. Puzgarriak eta jolasak eskoletan.

Ondoren. Merienda.

19:00. Kalejira, buruhandi eta txistulariekin.

20:30. Euliaren jaitsiera eta agurra.

21:00. Zahagi ardoa.

23:00. Izer eta Alabier eta Ansorregi eta Larrañagarekin erromeria goizaldera arte.

Atsedenaldian. Bingoa, plazan.



Abuztuak 24, ostirala

San Bartolome eguna eta mozorro eguna:

10:00. Diana, txistulariekin.

11:00. Meza nagusia.

12:00. Herri kirolak plazan, herriko haur eta gaztetxoen eskutik.

13:00. Txakolin dastaketa, plazan. Jatekoa, norberak berea.

17:00. Nesken arteko pilota partidak Larrunarri pilotalekuan: Ainhoa Urien-Maite Tolosa eta Ainitze Labaien-Ane Arteaga; Ohiana Orbegozo-Leire Etxaniz eta Nagore Aramendia-Leire Espinar.

20:00. Mozorroen sariketa plazan.

22.30. Bertso saioa Altuna Anaiak frontoian: Maialen Lujanbio, Bixente Gorostidi, Anjel Mari Peñagarikano, Aimar Karrika, Unai Agirre eta Unai Mendizabal. Gai-jartzailea: Imanol Artola Felix.

23:30. Iratzar taldea goizaldera arte.

Atsedenaldian. Bingoa.



Abuztuak 25, larunbata:

Kuadrillen eguna

10:00. XVII. Pilota Txapelketa Herrikoiaren finalak, frontoi zaharrean.

Ondoren. Poteoa.

14:30. Kuadrillen bazkaria, Larrunarri pilotalekuan.

Segidan. Joku-poteoa.

21:00. Zahagi sagardoa eta argazki muntaiaren emanaldia.

23:00. Kupela taldearekin dantzaldia.

Atsedenaldian. Bingoa.



Abuztuak 26, igandea:

Euliari agurra

12:00. Herri kirolak plazan. Aizkoran: Ugaitz Mugertza eta Iker Vicente. Harri-jasotzen: Jokin Eizmendi.

13:30. Patata tortilla lehiaketa, Larrunarri pilotalekuan.

14:30. Lehiaketaren sari banaketa.

17:30. Herriko gaztetxoen musika eta dantza emanaldiak.

20:30. Sagardo dastaketa plazan.

23:30. Fan&Go taldearekin erromeria.

00:00. Euliaren hileta (lutoa ez ahaztu).

Segidan. Txekorraren zozketa eta azken bingoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!