Altunak Bastidako torneoa irabazi du Martijarekin batera

Ataria 2018ko abuztuaren 15a

Argazkia: ASEGARCE

Bengoetxea VI.a eta Albisu bikoteari 22-20 irabazi diote. 14-18 galtzen joan arren, Altunak eta Martijak azken txanpa on bat jokatuz txapela jantzi dute.

Pilotari amezketarrak ez du atseden handirik izango. Bihar, Martijarekin batera Tafallan (Nafarroa) ariko da, bertako festetan, Elezkano II.a eta Zabaletaren aurka. Eta etzi, Zarautzen, bertako torneoaren finalerdia jokatuko du, ondoan Zabaleta duela, Artola alegiarraren eta Albisuren aurka. Irabazleek zain izango dituzte finalean Irribarria eta Rezusta, beste finalerdian 22-13 irabazi baitiote Olaizola II.a eta Imaz bikoteari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!