Bake epaile eta ordezkoaren aukeraketa eta izendapena

Ataria 2018ko uztailaren 5a

Bake epailea eta ordezkoa aukeratzeko eta izendatzeko beste deialdi bat egin du Amezketako Udalak.

Lanaren ezaugarriei dagokionez, Amezketako Bake Epaitegian edo Erregistro Zibilean sortzen diren dokumentuak sinatzea (adierazpenak, jaiotza, ezkontza, heriotza inskribapenak), urtean 3 edo 4 aldiz gehienez ezkontza zibilen ospakizuna egitea, eta hauteskundeetan emaitzak Tolosako edo Donostiako epaitegira eramatea dira.

Urtean 600 edo 700 euro inguruko sarrerak izaten dira. Baldintzetako bat da Amezketako herrian bizitzea.

Interesatuek udaletxean eman behar dute izena, eta uztailaren 20a da azken eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!