Jokin Altunak 2024ra arte luzatu du kontratua

Tolosaldeko Ataria 2018ko eka. 22a, 15:18

Bi urte gehiagorako luzatu du kontratua Asperekin eta ekonomikoki ere hobekuntza izango du.

Denboraldi honetan lau t'erdiko eta buruz buruko txapelak lortu ostean, Jokin Altunak jaso du lan onaren ondorengo saria: kontratuaren luzapena eta hobekuntza. 2022. urtera arte zuen kontratua Asperekin, eta beste bi urtez ariko da Eibarko enpresarekin. Ez hori bakarrik, ekonomikoki ere hobetu diote kontratua amezketarrari.

Altuna III.ak pozik jaso du albistea: «Oso pozik nago. Emaitza onak lortutakoan, Fernando Vidartek beti eskertu izan dit, eta nik ere eskertu besterik ez dut», azaldu du pilotariak.

Hala ere, kontratu berriak bere lana ez duela aldatuko aitortu du: «Lasaitasuna eta konfiantza eman dizkit kontratu berriak. Baina orain arte bezala jarraituko dut, lan asko eginez eta nire onena emanez. Beti esan izan dut txapelak ez direla aitzakia izango uda garaian balizko errendimendu txar bat justifikatzeko. Erregularra izan nahi dut, eta nahi baino neurketa gehiago irabazi».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!