Plan orokorraren aurrerakina aurkezteko bilera, bihar

Ataria 2018ko ekainaren 7a

Amezketako Hirigintzako Plan Orokorra idazteko oinarri izango den herritar guztien begirada eta iritziak jasoko dituen Amestu Amezketa parte hartze prozesua martxan jarri zuten iaz.

Orain, diagnostikoan oinarrituta, plan orokorraren helburu eta irizpide orokorrak finkatuko dira fase honen amaieran. Aldez aurretik, antolaketa aukera ezberdinak aurkeztu, aztertu eta eztabaidatuko dira. Azkenik, iradokizun epea tarteko, etorkizuneko garapen eredua hautatuko da, plan orokorrak gauzatu beharko duena. Horrela, aurrerakinaren aurkezpena bihar egingo da, 18:00etan, kultur etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!