Bi eskaintzak uztailaren 3tik 27ra iraungo dute. Asteko hiru egunetan, asteartea, asteazkena eta ostiraletan egingo da eta 10:00etatik 13:00etara iraungo du. Izena emateko azken eguna maiatzaren 25a izango da, eta epez kanpo ez da izen ematerik onartuko. Izena udaletxean eman behar da, ordainketarekin batera. Haur bakoitzeko 25 euro ordaindu behar da. Bestalde, gurasoen bilera ekainaren 15ean izango da, 17:00etan, kultur etxean.