Frontenis txapelketan izena emateko aukera

Ataria 2018ko maiatzaren 17a

Ekainaren 2, 3, 9 eta 10ean jokatuko da Amezketako VI. Frontenis Txapelketa, eta dagoeneko izena emateko aukera zabalik dago. Horretarako 638 45 76 39 telefono zenbakira deitu behar da eta maiatzaren 24a da azken eguna. Binakako eta banakako txapelketak antolatu dituzte. Bikoteko 10 euro ordainduko da eta banaka 5 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!