Gure Esku Dago-ren giza katerako izena emateko aukera

Ataria 2018ko maiatzaren 8a

Gure Esku Dagok ekainaren 10erako antolatu duen giza katean parte hartu nahi duten amezketarrei deialdia egin die lehenbailehen izena emateko. Izena ematerakoan 5 euro ordainduz lepoko zapia emango dute egun horretan bertan eramateko.

Maiatzaren 8an, 9an eta 10ean izena emateko aukera izango da, 19:00etatik 20:00etara, kultur etxean. Herritarrak parte hartzera animatu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!