II. Bertso Afarie, Ugarteko elkartean

Imanol Garcia Landa 2018ko maiatzaren 8a

Ugarteko Amuarrain elkarteak II. Bertso Afarie antolatu du. Ekainaren 2an izango da eta elkartean bertan egingo da bertso afaria.

21:00etan hasiko da ekitaldia eta hiru bertsolarik parte hartuko dute bertan, horietatik bi eskualdekoak: Iker Zubeldia zegamarra, Unai Mendizabal zizurkildarra eta Bixente Gorostidi amezketarra.

Bertso afariak bi prezio izango ditu, adinaren arabera. Helduen menua 25 eurokoa izango da eta plater nagusia txahal saiheskia parrilan izango da. Haurren menua, berriz, 10 eurokoa izango da eta solomoa patatekin izango da plater nagusia.

Txartelak herriko tabernetan daude salgai edo 673 469 269 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena. Txartelak erosteko azken eguna maiatzaren 25a izango da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bertso afariaren gaua trikiti eta pandero doinuez girotuko da. Bestalde, afaldu ondoren elkartean edariak eskatzeko aukera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!