11:00etan San Martingo ermitan egingo den mezarekin hasiko dute eguna, eta mezaren ondoren, Amezketako Udalak hamaiketakoa eskainiko die herriko jubilatuei.
Hara joateko autobusa ere antolatu du udalak. Herriko plazatik irtengo da 10:30ean, eta 13:30ean jaitsiko da. Autobusez igo nahi dutenek izena eman beharko dute, aurrez, udaletxean bertan. Horretarako epea maiatzaren 11n amaituko da, 12:00etan.