Amezketako Haurreskolan izena emateko epea zabalduko dute datorren astean

Ataria 2018ko apirilaren 25a

2018-2019 ikasturterako Amezketako Haurreskolan izena emateko epea maiatzaren 2an irekiko da eta maiatzaren 11ra bitartean egongo da zabalik.

0 eta 2 urte bitarteko haurrek eman dezakete izena, hau da; 2017an edota 2018an jaiotakoak. Interesatuek, informazio osoa jaso dezakete 943 650992 telefonoan, edo haurreskolan bertan (Bartolome Deuna, 34).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!