Bake epailea aukeratuko dute Amezketan

Ataria 2018ko apirilaren 25a

Bake epaile eta ordezkoaren izendapena egiteko prozedura abian jarri dute Amezketan. Hainbat baldintza bete behar ditu hautagai izan nahi duenak.

Besteak beste, 18 urte izatea eta Espainiako nazionalitatea izatea; euskararen ezaguera, ahozkoa behintzat menperatzea, Amezketako biztanleria ia %100ean euskaraz erlazionatzen baita; eta Amezketako herrian bizi izatea.

Izen ematea Amezketako Udalaren Erregistro Nagusian egin behar da, deialdi iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den lanegunetik hasi eta ondorengo 20 lanegunetako epean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!