Apirilaren 21a aukeratu dute horretarako, eta Hernaniko Petritegira joango dira, autobusez. 12:30ean irtengo dira, eta 18:00ak aldera hartuko dute itzulerako autobusa, Petritegin. Izena emateko azken eguna apirilaren 13a izango da, eta Amuarrain elkartean nahiz Goikoetxea tabernan egin ahal izango da. Haurrentzako eta helduentzako menua izango da.