Buruz burukoaren txanda da orain

Asier Imaz 2018ko martxoaren 26a

Jokin Altunarentzat amaitu da Binakako Txapelketa; azken partida 22-21 galdu zuen amezketarrak

Eskualdeko pilotari guztientzat amaitu da Binakako Txapelketa. Lehen mailan eta promozio txapelketan finalak zehazturik daude, eta hor ez da Tolosaldeko ordezkaririk. Altuna III-Martija finalerdietako ligaxkako azken partidara aukerarik gabe iritsi ziren; larunbatean Ezkurdia-Zabaletaren garaipenak txapelketatik kanpo utzi zituzten. Ezer jokoan ez zela jokatu zen beraz igandeko partida Gasteizen. Elezkano II-Rezustak garaipena behar zuten finalean egoteko. Gutxi falta izan zitzaien ez egoteko. Jokin Altuna eta Julen Martija presiorik gabe aritu ziren, tanto ikusgarriak eginez, eta lehen faseko txapeldunak estu hartuz. 21-18 jarri ziren amezketarra eta etxeberriarra. Elezkano ikusgarri batek, ordea, partidari buelta ematea lortu zuen, finalerako sailkatuz.

Binakakoa amaituta, eskualdeko pilotarien hurrengo erronka banakako txapelketa izango da. Iazko datak kontuan hartuta, apirilaren bueltan hasiko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!