Patinetan ikasteko aukera luzatu dute gazte eta helduentzat

Ataria 2018ko martxoaren 27a

Amezketako Udalak jakinarazi bezala, patinetan ibiltzeko ikastaroa prestatzen ari dira. Izena emateko aukera egongo da datorren apirilaren 4a bitarte.

16 urte arteko gazteei zein helduei zuzenduko dira aipatu ikastaroak. Apirila eta maiatzean egingo lirateke, astearte edo ostiraletan. Zortziko taldea osatu nahi dute eta aurreikusitako kostua 20 euro hilekoa izango da, 40 euro ikastaroko. Helduen prezioa zehaztu gabe dago, oraindik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!