M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2018

Elkarretaratzea, pintxo poteoa, antzezlana eta afaria antolatu dituzte

Ataria 2018ko martxoaren 5a

Martxoaren 8an zein martxoaren 9an, jarduerak egingo dituzte Amezketan.

Martxoaren 8an, egunean zehar "norberak nahi eta ahal duen moduan greba edota planto" egitera deitu dute. 19:00etan elkarretaratzea egingo dute, udaletxe aurrean. Ondoren pintxo poteoa izango da, eta Amezketa Kantarikoekin batera abesteko aukera izango da.

Martxoaren 9an, 19:00etan, Velma and Cris kokoteraino antzezlana kultur etxean. 20:30ak aldera, afaria Zalbide sagardotegian. Herriko emakume guztiei zuzenduta dago eta izena emateko tabernetan dauden zerrendetan egin daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!