Txakurrek sortutako zikinak jasotzeko eskaera jabeei

Ataria 2018ko otsailaren 15a

Txakurren jabeei eta zaintzaileei beste behin oharra zuzendu die Amezketako Udalak. Txakurra edukitzeak «betebeharrak ere eragiten dituela» gogorarazi du, eta «herrigunean txakurren pixak eta gorotzak desatseginak» direla. Hori horrela, txakurrak kalera ateratakoan, hauek sortutako zikinak jasotzeko eskaera egin du.

Udalak azaldu duenez, «badakigu herritar arduratsuek jokabide arduratsua dutela, baina bestelakoak ere badira». Eskolakorako bidea edo espaloia eta beste zenbait gune «lotsagarri» egoten direla gaineratu du udalak, eta aurrera begira «egoerak hobetzera» egitea espero duela adierazi du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!