Errefusa gutxitzeko erronka jarri du Amezketako Udalak

Ataria 2018ko urtarrilaren 29a

Amezketako Udalak, Tolosaldeako Mankomunitatearekin elkarlanean, zaborren gaikako bilketaren sentsibilizazio kanpaina eramango da aurrera hurrengo lau asteetan.

Egurrezko 2 kubo edo “totem” jarri dira Beltzaren plaza ondoko jolastokian: Horia, plastikozko ontziak, metalezko ontziak eta brik motako ontziekin; eta berdea beirazko ontzi eta botilekin. 4 astez herriko beste zenbait lekuetara mugituko dira.

Tolosaldeko landa eremuan, Amezkezketa barne noski, bataz beste sortzen den zaborraren % 58,58 birziklatzen da eta hori datu ona da. Hala ere, birziklatzen ez den beste zatia, % 41,42, errefusara doa, eta guztiak ez luke errefuxara joan behar. Badago zati garrantzitsu bat gaika birziklatu beharko litzatekeena.

Errefusaren edukiontzira botatakoaren %77,71 baino ez da benetako errefusa, eta gainerako %22,29a organikoa, plastikoa, beira edo papera da. Beste era batera esanda, errefusara botatzen diren 4 materialetatik bat ez da errefusa. Datu hori hobetzeko erronak du Udalak, eta herritarrei dei egin die hori lortzeko.

Bestalde, konposta egiten duten herritarren praktika "egokia" txalotu du udalak. Amezketako etxebizitzen %64k egiten du, eta honek "amezketarrek ingurumenaren zaintzarekin konpromisoa dutela erakusten dute", udalaren ustez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!