Urtarrilak 5, Jokin Altuna Beotibarren

Ataria 2017ko abenduaren 27a

Binakako Txapelketaren seigarren jardunaldia ostiral honetan hasiko da, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Olaizola II.ak eta Imazen ordez jokatuko duen Untoriak, Irribarria-Merino II.a izango dituzte aurrean.

Tolosako jaialdia 16:30ean hasiko da Errandonea-Lasa IV eta Etxeberria-Merino I.aren arteko partidarekin.
Jokin Altunak Eibarren jokatuko du seigarren jardunaldiari dagokion partida, astelehenean, Martija lagun Bengoetxea VI-Larunberen aurka. Pilota aukeraketa partida baina ordubete lehenago egingo dute. Urteko lehen pilota jaialdia 17:00etan hasiko da, eta lehen partida Retegi-Jaunarenak eta Jaka-Erostarbek jokatuko dute.

Zazpigarren jardunaldia
Amezketarrak Tolosan zazpigarren jardunaldiko partida jokatuko du. Altuna III-Martija bikotearen aurkariak Irribarria eta Merino II.a izango dira. Asegarce-k jaialdi hori 17:00etarako iragarri du. Oraindik lehen partida zehazteke dago.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!