Ekaitz Saralegi, Bilbotik Amezketara oinez

Ataria 2017ko abenduaren 7a

Jokin Altuna Amezketa sarreran elkartu zaio, azken kilometroak elkarrekin eginaz. Bi egunetan, 100 kilometro inguru egin ditu Saralegik.

Ekaitz Saralegi Jokin Altunaren botileroak Bilbo eta Amezketa arteko bidea oinez egin du, bi egunetan. Gaur eguerdian iritsi da bere herrira, amezketarren txalo artean. Saralegik bere buruari bota zion erronka: Jokin Altunak txapela irabaziz gero, frontoitik etxerako bidea oinez egingo zuela esan zuen amezketarrak, eta Altuna III.a txapeldun atera zenez, hitza bete eta bi egunetan burutu du bidea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!