Batiste Galartza alkate eta zinegotzi ohia zendu da

Ataria 2017ko azaroaren 23a

Batiste Galartza. 'AMEZKETA, NOR DA NOR' LIBURUA

Atzo hil zen, 75 urte zituela. Frankoren diktaduraren ondoren egindako lehen hauteskundeetan alkate atera zen Galartza, Amezketako Herri Batzarra izeneko zerrendako buru izanik.

1979tik 1983ra bitarte izan zen alkate. Ondoren, 1999tik 2003ra zinegotzia eta alkateorde izan zen Euskal Herritarrok alderdiarekin.

Kirol munduan ere bere lekua izan zuen Batiste Galartzak, pilotari profesionala izan baitzen hainbat urtez. Bere debuta 1964ko San Jose Egunean egin zuen, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Eskulari enpresan amaitu zuen bere ibilbidea pilotan.

Galartza agurtzeko ekitaldi zibila egingo dute bihar, ostirala, 18:00etan herriko frontoian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!