Altuna III.a ikustera, bi autobusetan

Ataria 2017ko azaroaren 10a

Izena emateko azken eguna azaroaren 15a da.

Amezketako Udalak bi autobus antolatu ditu azaroaren 19rako, lau t'erdiko finalerako. Jokin Altuna eta Mikel Urrutikoetxeak Bilbon jokatuko dute egun horretan, eta Amezketatik 10:00etan eta 14:30ean irtengo dira Bizkaiko hiriburura. Autobusean joateko izena eman behar da. Horretarako, azken eguna azaroaren 15a izango da. 3 euro ordaindu beharko du bakoitzak, eta autobusera igotzerakoan jasoko da dirua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!