Larrunarri dotore jantzi dute

Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko azaroaren 5a

Aurtengo kultur astearen barruan, gaur egin dute azoka berezia, Amezketako Larrunarri pilotalekuan. Goiz guztian zehar, hainbat produktu ikusi, dastatu eta erosteko aukera izan da bertan.

Atzoko Ergoneko festetako ajeari aurre egiteko denetik izan da Amezketako frontoian: babarrun txuri eta beltzak, letxugak, porruak, lekak, eskarolak, azak, fruta, tomatea, piperrak... Ikasbidairako dirua lortzeko asmotan, Aralarreko zenbait ikaslek ere jarri dute postua. Horrez gain, Luis Uranga amezketarrak egindako egurrezko lanak ikusgai izan ditu bertaratu den orok. Horiez gain, pintxoak, taloak eta sagardoa nahiz ardoa dastatzeko aukera izan da tabernan.

Aurtengoan, gainera, berrikuntza batekin etorri da azoka. Lehen aldiz, martxan jarri dute Amezketa Kantari egitasmoa. Euskal kulturaren esparruan kokatzen dute egitasmoa; hori dela eta, euskal abestiak abestuz kantu jira egin dute, 12:30-13:00 inguruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!