Ergoneko festa Iruñera eraman dute

Ataria 2017ko azaroaren 4a

Bertso bazkaria egitekoak ziren, baina Jokin Altunaren partida dela-ta, beste egun baterako utzi dute. Bertso poteorik ere ez da egongo, bazkalostean Labritera joango direlako amezketarrak.

Lau t'erdiko txapelketako finalerdiak eta Ergoneko festak bat egin dute egutegian. Norgehiagoka pilotak irabazi du, eta amezketarrak Iruñera joango dira Altuna III.aren partida ikustera. Bazkaria elkartean egin dute, baina bertsolaririk gabe 15:30ean autobusa zain zutelako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!