2017/10/25 19:40
Beste herri askotan bezala, Amezketa Kantari asmo edo nahia martxan jartzeko lehen proba-saio laburra izango da. Horrela, euskal kantuak ikasi eta kantatuz gozatzeko aukera izango da, eta herritarrak parte hartzera animatu nahi dituzte. Antolatzaileek ez dela musikarik jakin ezta ahots ona izan behar adierazi dute bertan parte hartzeko. Bakar-bakarrik euskal abestiak kantatzeko gogoa behar da.
Gero, azaroaren 5ean, Azoka Egunean, abesten ibiliko dira herriko plaza eta tabernetan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?