Euskara ikasteko ikastaroak antolatu ditu Amezketako Udalak

Ataria 2017ko irailaren 27a

Amezketako Udalak euskara ikasteko ikastaroak antolatu ditu Aitzol Euskaltegiaren eskutik. Amezketako ikastaroak doan izango dira eta izena emateko epea urriaren 2a da.

Ikastaroak dohainik izango dira eta oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako euskara ikastaroak antolatu dituzte. Europako hizkuntzen markoaren arabera, oinarrizko mailak A1 eta A2 dira, euskararen ezagutzaren hastapenetan daudenentzat; B1 eta B2, aldiz, erdiko mailakoentzat dira, eta B2 landu ondoren 2. Hizkuntza Eskakizuna titulua eskura daiteke. Azkenik, C1 eta C2 maila aurreratuak daude, eta C2 landu ondoren 3. Hizkuntza Eskakizuna edo EGA tituluak eskura daitezke, maila goreneko ikasketen lanbideetarako erabat beharrezkoa.

Matrikula epea urriaren 2a da eta Amezketako Udaletxean egin beharko dute herritarrek. Egutegia, ordutegiak eta taldeak antolatzeko bilera egingo dute urriaren 2an, 19:00etan, erretirodunen lokalean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!