Hainbat ikastaro egiteko aukera KZgunean

Ataria 2017ko irailaren 19a

Amezketako KZgunean zenbait ikastaro antolatzeko aukera dute 14 urtetik gorako herritarrek. Hauek dira proposamenak: Oinarrizko interneta (20 ordukoa); Libre Office Writer (8 ordukoa); Libre Office Calc. (6 ordukoa); Twitter (4 ordukoa, 16 urtetik gorakoentzat); eta Gmail (4 ordukoa). Gutxienez 4 pertsona behar dira ikastaro bakoitza aurrera ateratzeko.

Astelehenetik ostiralera, egunero bi orduko saioak izango lirateke, aukeran, 16:00etatik 18:00etara edo 18:00etatik 20:00etara, eta gutxienez 4 pertsona behar dira ikastaro bakoitza aurrera ateratzeko. Haserako datarik oraindik ezin da finkatu baina urrian edo azaroan izango lirateke ikastaroak eta dohainik dira.

Izena emateko epea irailak 19 da (goizez udaletxean eta arratsaldez udal liburutegian), eta izena ematean jasoko diren datuak ondorengoak dira: izen-abizenak, NAN zenbakia, telefonoa, zein ikastarorako duen interesa eta ordutegia.

Ikastaro hauek "aukera polita" dira informatikan murgiltzeko, azaldu dute udaletik. Askok diote ez dutela adinarik dagoeneko informatikan murgiltzeko, batez ere helduak, eta beste batzuek uste dute zaila dela. Udaletik herritarrak animatu nahi dira "beldurrak alde batera utzita proposatutako ikastaroren batean parte hartzeko. Inoiz ez da berandu izaten gauza berriak ikasteko eta egunero entzun ohi dira, hedabideetan eta inguruko herrietan, gauza berrietan parte hartzen duten pertsonen testimonioak, batik bat pertsona helduena. Beraz aukera hau aprobetxatu dezagun eta ea herritar kopuru duina osatzen den gauzatzeko".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!