Irteera Nafarroara 60 urtetik gorako herritarrei zuzendua

Ataria 2017ko irailaren 19a

Udalak ibilaldia antolatu du 60 urtetik gorakoentzat Nafarroara, Mendabia, Viana eta Lizarrara, hain justu. Irailaren 26an izango da irteera eta izena emateko egunak irailaren 21ean eta 22an izango dira, udaletxean. Lehentasuna 60 urtetik gorakoek izango dute, baina autobusa betetzen ez bada gainontzeko herritarrek joateko aukera izango dute. Prezioa pertsonako 30 euro izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!