Zabor bilketa zerbitzuaren tasaren ordainketa

Ataria 2017ko irailaren 13a

Udalak jakinarazi du zabor bilketa zerbitzuaren tasaren ordainketa burutuko dutela irailaren 15etik urriaren 30era. 

Erreziboak helbideratuta dutenei irailaren 15ean kobratuko diete eta gainontzekoek, Kutxabankeko edozein bulegotan egin dezakete, aguazilak etxera eramandako erreziboarekin. Epea pasaz gero, erreziboek %20ko errekargua izango dutela ere gogoratu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!