Finalerdietara iritsi da Joxean Tolosa Txapelketa

Ataria 2017ko irailaren 1a

Gaur eta bihar Amezketako Larrunarri pilotalekuan XXVIII. Joxean Tolosa Txapelketaren finalistak erabakiko diren partidak. Buruz buru eta kantxa osoan jokatzen da txapelketa.

Gaurko partidei dagokionez, kadeteetan Alberdi (Ilunpe) eta Uranga (Azkoitia) ariko dira. Gazteetan Egiguren (Ilunpe) eta Murua (Arrasate) ariko dira lehian. Eta nagusietan, Pello Etxeberria (Huarte) eta Perez (Txukun Lakua). Jaialdia 22:00etan hasiko da.

Biharko finalerdiak ere 22:00etan hasiko dira. Kadeteetan Larrazabal (Amurrio) eta Oskoz (Oberena), gazteetan Osa (Gazteleku) eta Zabala (Zazpi Iturri), eta nagusietan Egiguren (Zazpi Iturri) eta Olaizola (Bortziriak) lehiatuko dira.

Finalak irailaren 10ean jokatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!