Amezketako San Bartolomeak 2017

Demaren kimu berriak

Tolosaldeko Ataria 2017ko abuztuaren 26a

Haurren herri kirol saioa izan da Amezketako plazan; belaunaldi berriek sasoiko daudela erakutsi dute, herritarren aurrean.

Kuadrilla eguneko ajea alde batera utzi, eta herriko plaza tantaka-tantaka betetzen hasi da, gaur, Amezketan. Aitzakia ez zen makala, gainera: herri kirolen belaunaldi berriak jo eta su ikusteko hitzordua egina zuen, sanbartolomeetako egitaraua.

Lau talde aritu dira, eta kronometroa izan dute aurkaririk gogorren, lehiakideekin batera. Horrela, segan, zaku lasterketan, 50 kiloko zakua eramanez, lokotx biltzean, korrika eta pilotatxoak jasoz aritu behar izan dute, nor bere postuan.

Amezketarrak lotsati hasi dira animoak ematen, baina giroa ederki epeldu da probek aurrera egin ahala.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!