Amezketako San Bartolomeak 2017

Lagunartean elkartzeko aitzakia

Ataria 2017ko abuztuaren 25a

Jendez lepo zegoen, eguerdian, Amezketako Larrunarri pilotalekua. San Bartolome festen barruan, kuadrilla eguna ospatzen ari dira gaur, eta bazkariak erakarri ditu bai herritarrak, baita kanpotik etorri direnak ere.

Guztira, 260 lagun inguru izan dira, frontoiko kantxaren gainean ezarritako mahaietan eseri direnak. Denak, ordea, ez ziren Amezketarrak, eta . Paellaz gain, sagardorik, ardorik edota urik ez zen falta. Lagunen artean, kontu kontari aritu dira, poloak, kamisetak, blusak edota alkandorak jantzita. Koloretsua eta jendetsua, beraz, Amezketako pilotalekuak bazkal orduan utzi duen irudia.

Baina, kuadrillek arratsaldean eta gauean ere izango dute zer ospatua. Hemen ikus daiteke, gaur, Amezketako San Bartolome jaien barruan prestatu dutena.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!