Amezketako San Bartolomeak 2017

Udarako azken euliak, Amezketan du geltokia

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko abu. 20a, 09:46

Abuztuaren 23an hasi, eta bost egunez luzatuko diren Amezketako San Bartolome jaietan, atseden hartzeko une gutxi izango dira. Beste behin ere, ekitaldiz josi dute egitaraua; bingoak, kirol saioak, dastaketak edota kultur emanaldiak ez dira faltako.

Abuztuaren 23an, arratsaldeko 20:30ean, jaitsiko da eulia Amezketako udaletxera, eta bertan egingo zaio ondorengo agurra, festei hasiera emateko. Hala ere, egun guztian zehar ekitaldi ugari antolatu dituzte, etxeko txikienei eskainiak gehienak. Puzgarriak eta jolasak egun guztian zehar, tartean bazkariarekin, eta txokolatea edatea eta buruhandi eta txistulariak arratsaldean. Eguna borobiltzeko, Zahagi ardoa, eta trikitilariekin erromerian dantza egiteko aukera izango da, goizaldera arte.

Egun handia baina, Abuztuaren 24an helduko da, San Bartolome eguna eta mozorro eguna ospatzearekin batera. Meza nagusia, herri kirolak eta txakolin dastaketa goizean, eta XII. mus txapelketa eta mozorroen sariketa arratsaldean dira jarduera aipagarrienak. Mozorro eguneko sariketarako, bi kategoriatan banatuko dira herritarrak: 16 urte artekoak eta 17 urtetik gorakoak. Lehen sailan, 75, 50 eta 25 euro emango dituzte dirutan, eta bigarrenean, berriz, 150, 100 eta 75 euroko sariak. Ondoren, Altuna anaiak frontoian, bertso saioa izango da, eta goizaldera arte, Xarma taldearekin, erromeriaz gozatzeko aukera izango da.

XVII. pilota txapelketa herrikoieko finalekin ekingo diote biharamunari amezketarrek. Kuadrillen eguna ospatuko dute, ajeari aurre egin nahian, eta horrelako egun bat ondo ospatzeko beharrezkoa den bazkaria egingo dute eguerdian. Gauean, berriz, zahagi sagardoan sabela bete eta Iratzar taldearekin indarrak hustutzeko aukera izango dute herritarrek. Emanaldiaren atsedenaldian, gauero bezala, bingoa egingo dute. Antza, bingoan jokatzeko unea, berezia eta umoretsua izan ohi da, eta geroz eta jende gehiago biltzen duela esan genezake.

Larunbatean, euliari agur esan baino lehen, haur eta gaztetxoekin herri kirolak izango dira, haur eta gaztetxoekin. Ondoren, berriz, patata tortilla lehiaketa eta sagardo dastaketa egingo dituzte, eta eulia lurperatu aurretik, Fun&Go taldearen doinuak entzunez, dantza egiteko aukera izango da, eta erromeriarekin jarraitu aurretik, txekorra zozkatuko dute. Igandean, berriz, profesionalen arteko pilota partidak ikusgai, Larrunarri pilotalekuan.

Ikusi hemen egitaraua.

Erlazionatuak

Amezketako San Bartolome jaietako egitaraua

Tolosaldeko Ataria 2017 abu 20 Amezketa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!