Altuna III.ak gaur jokatuko du finala Gasteizen

Ataria 2017ko abuztuaren 8a

Arabako hiriburuan Andra Mari Zuri Jaiak ospatzen ari dira. Pilotan, binaka, lau bikoteren arteko lehia antolatu dute. Finalerdiak asteburuan jokatu dira. Finala, gaur, 22:00etan hasiko da: Urrutikoetxea-Albisu/Altuna III-Merino II.

Jokin Altunak igandean jokatu zuen Gasteizen, Merino II.a lagun zuela. Aurkariak txapelketa irabazteko faboritoak ziren: Ezkurdia-Rezusta. San Fermin Txapelketa irabazi zuten arren, Gasteizen finalerdietatik pasatzerik ez dute lortu. Altuna III.ak erakustaldia eskaini zuen, 13 tanto eginaz. Partida hasieran zabaldu zuten zuloa, eta aurkariek ezin izan zioten markagailuari buelta eman. Amaieran 22-11 eta Altuna III-Merino II finalera.

Finalean Urrutikoetxea-Albisu izango dituzte aurkari. Hauek Olaizola eta Larunbe garaitu zituzten larunbatean, 22-14.

Gaurko jaialdia, 22:00etan

Ugalde - Irusta
Peña II - Salaverri


Urrutikoetxea - Albisu
Altuna III - Merino II


Jaka - Jaunarena
Arteaga II - Imaz

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!