Karrerak Nolan's 14 ibilbideko errekorra hautsi du

Ataria 2017ko abuztuaren 4a

Argazkia: Iker Karrera

47 ordu eta 40 minututan egin du ibilbidea, Karrerak sare sozialetan jakinarazi duenez. Andrew Hamiltonek 53 ordu eta 39 minututan zuen errekorra; hortaz, sei ordu gutxiago behar izan ditu ibilbidea burutzeko. 

166 kilometroko ibilbidea da; bidean, 4.000 metrotik gorako 14 tontor pasa behar izan ditu. Saiatu diren %15 bakarrik iritsi da helmugara denboraren barruan; bukatu ez ezik, marka ere hautsi du amezketarrak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!