Karrera marka saiakera egiten ari da

Ataria 2017ko abuztuaren 2a

Nolan's 14 ibilbideko errekorra hautsi nahi du Iker Karrera amezketarrak. Goizeko 02:00etan atera da 166 kilometroko ibilbidea egitera. Bidean, 4.000 metrotik gorako 14 tontor pasa beharko ditu.

Andrew Hamiltonek jarri zuen Nolan's 14ko marka 2015ean, 53 ordu eta 39 minutuan. Ameriketako Estatu Batuetan dago ibilbidea, Coloradon.

Ibilbidea osatzeko 60 ordu ditu. Saiatu diren %15 bakarrik iritsi da helmugara denboraren barruan. Amezketarrak amaitzea nahikoa ez eta marka hobetu nahi du. 166 kilometroko ibilbidean 14.000 metroko bataz besteko goranzkoa izango du Karrerak.

Sare sozialetan, bere kontu ofizialetatik, Iker Karreraren erronkaren jarraipena egin daiteke (gazteleraz eta ingelesez).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!