Jokin Altunak Bizkaia Torneoko finala jokatuko du

Ataria 2017ko abuztuaren 2a

Taldeka jokatzen ari den txapelketan Anboto eta Gorbeia iritsi dira finalera. Txapela abuztuaren 22an jokatuko da.

Gorbeia eta Solluberen arteko finalerdia igandean jokatu zen, Zeanurin. Maldan gora jarri zitzaien kanporaketa Gorbeiakoei; lau t'erdian Dariok 18-14 irabazi zion Jaunarenari.

Binakakoan Altuna III-Rezustak lanak izan zituzten Irribarria-Irustari aurre egiteko, baina finalerdia berdintzea lortu zuten 22-18ko emaitzarekin. Guztia buruz burukoan erabaki zen, eta hor Julen Retegik Mendizabal III.a zapaldu egin zuen, 18-2ko emaitzarekin.

Finalean Gorbeiakoek Bakaikoa, Bengoetxea VI-Albisu eta Victor izango dituzte aurkari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!