'Evita eta Peron-en bideak' Amezketara iritsi dira

Ataria 2017ko abuztuaren 2a

Amezketako udaletxean Evitaren inguruko plaka jarri dute. Eva Duarte de Peron (1919-1952) euskal jatorriko politikari eta aktore argentinarra izan zen. Bere sendia amezketarra zen. 

2013an Ignacio Cloppet historialari argentinarra Amezketan izan zen, ‘Eva Duarte y Juan Peron: La cuna materna’ liburua aurkezten. Evita eta Amezketaren arteko loturez hitz egin zuen Cloppet. Orduan, Buenos Aireseko Turismo sailak Eva eta Peron-en bideak egitasmoaren barruan Amezketa sartzea erabaki zuen. Ziurtagiri hori udaletxeko hormetan ikus daiteke orain.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!