Kolore gorriz bustia esnatu da Amezketako erreka

Ataria 2017ko uztailaren 28a

Amezketako errekak goizean zuen itxura.

Amezketako Aralar paper-fabrikako arazo tekniko baten ondorioz gertatu da ezbeharra, goizean. Dirudienez, ura zikintzen duen produktu baten isurketa izan da errekan eragina izan duena.

Ertzaintzak adierazi duenez, goizeko 10:00ak aldera jaso dute abisua eta berehala joan dira bertara, istripuan eragina zerk izan duen jakin nahian. Dagoeneko konponduta dago Aralar enpresako arazoa eta Uraren Agentzia Ofizialeko langileak lanean ari dira, kutsadura areagotu ez dadin. Errekako faunari dagokionez, Ertzaintzaren esanetan, animalia guztiak onik daude, eta inork ez du kalterik jasan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!